XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANTZIA DE GAULLE'N KEPISPEAN

Mirande'tar Jon

Aaztutzera nijoan: zerbait egin du jeneral eskuintarrak, bearbada gobernu ezkertar batek egingo ez zuena: Ginea galtzera utzi du, hortara batere beartuta izan gaberik...

Zergatik bada Maiatzaren 13-garreneko gizonek, IV-garren Errepublikaz nazkatuta ta Frantziaren aunditasuna berpiztuko zuen aberzale bat irrikatuta, beren itxaropena ta konfidantza De Gaulle'n jarri izan dituzte?

Guy Mollet sozialistak egia aundia esan du bein, Frantziako eskuintarrak munduko ergelenak direla alegia!

Hala agertu dira berriz ere jeneral luzea aukeratu dutelarik salbatzailletzat, Frantzitarrik geienak zarraizkiela propaganda-alegin eskerga baten ondorioz.

Alabainan eskuintarrok ez dira faxistak, zenbaitek hala aldarrikaturik ere, bestela De Gaulle bezelako gizon bat sekula ez zuten onartuko betidanik militarista amorratuak dituzute ta gertu daude beti kepis baten aurrean belaunikatzeko, kepis horren pean, maiz gertatzen denaz, bur-ezur asko bainan bur-muin gutxi ba dago ere, humorista batek zionaz...

Muin baino ezur geiago estaltzen duela De Gaulle'n kepisak zoritxarrez konturatu aal izan gera Frantzitarrak edo Frantzian bizi geranak, haren itzaldi ozen, uts, parregarriek salatzen duten bezela 1940-garren urtetik hona itz-egiteaz edo idazteaz besterik ez baitu egin.

Kalte aundiak egitera utzi ditu ordea, esan delako liberazio hartan, bere adiskide ta aldezleak: orduan 100.000 baino geiago gizakik bizia galdu dute, Alemaniaren edo Vichy'ko gobernuaren alde izan zirelakoan, naiz komunistek sarraskituz, naiz Zuzentzaren iñakin bat ziren Cours de justice izeneko auzitegi alderdikorren epai baten ondorioz: egiazko errizalea izan ba litz eta egiazko zentzu politikorik izan ba lu, bere alegiñak oro egingo zituen De Gaulle'k horrelako erri gudu bat baztertzeko, bainan naiago izan du izu-jaurkera bat izatea Frantzian komunistei gogor egitea baino.

Geiago dena: orain komunisten etsai aundia omen den jeneral eskuintar horrek berak ministro-kargu bat eman zion bere gobernuan Maurice Thorez desertoreari... eta berak lekuan ezarritako komunist-sozialist-kristaudemokratek naiko desordena orotan zabaldu ondoren, naskatuarena egiñik gobernua utzi eta bere Oroipenak idaztera baserri batera joan zitzaigun erriaren salbatzalle hori!

Halaz ere, adarrak ekartzeko diruditen frantzitarrek, igarotakoak aazturik, biotza burua bezin utsik daukan militar horri dei egin diote berriz ere, berak sortu zuen gaitzaren osagarria emango dielakotan eta naiz zenbait damutzen asiak diran dagoneko, ba dira oraindik haren aurrean auspez etzanik daudenak, jauresleak iduri, arabitar zaarrak ka'aba zelako jainkoizunaren aurrean zeuden bezela...

Bainan balio du urbillagotik so egin diezaiegun jainkoizuna eraiki ta jaurespidea antolatu duten sorgiñei, esan nai dut sozialismu beregosi hori erriari aurkeztu ta onar erazi dioten politika-gizon barriei.

Berriak dira ote? Bai zera... Izenari baino, izanari begiratzenago ba diogu, Union pour une Nouvelle République deiturak ez gaitu atzipetuko orain artekoen irin bereko baitira alderdi hortako politikeroak edo beste De Gaulle-zaleak; eta nola lirako bestelako, hain zuzen ere gobernuan ezarriak izan ba dira Frantziako jaurbidea funtsean alda ez dadintzat?

Alabainan erriak aldakuntza bat eskatzen zuen egiaz, hala non Errepublika bera galzorian baitzegoan.

Hori iñolaz ere ezin onar zezaketen ordea, Errepublikaren benetako buruzagi ta Errepublikatik bizi diren notiñek horiek ez baitira soilki politikariak eta gobernu-gizonak, bainan politikari ta gobernu-gizonok atzetik darabilzkiten kapitalista aundiak, geienak Judu edo ezkontzaz juduerian sartuak direnak.

Oargorri da De Gaulle'n inguruan ainbeste Judu izatea, orain gobernuko giderrak eskuetan dauzkatenak: Jasques Soustelle, Michel Debré, Maurice Herzog, e.a., e.a.

André Malraux bera bankier baten seme izaki, Judusa batekin ezkondua da, Massu jenerala (zenbaitek faxista bailitzan aurkezten dute) den bezela!

Bainan zenbait Judu geiago itzalean egoten direnak, publikoaren ixillik, ez ordea finantzetako espezialisten jakin-ezean...

Dakusgularik Mendes-France sefardita gaullismuaren kontrakoarena egiten, zillegi zaigu beraz parre egitea: otsoek ezbaitute elkar jaten.